NIGHTWISH - Wishmaster (2000)

Oceanborn laneko donu ilunak alde batera utzi eta Wishmaster lan honek norabide berri bati begira jarriko du Nightwish taldea. Finlandiarrak gogotsu datoz hizpidean jarriko dituen lan bikainarekin. 

Disko honekin metal progresiboaren lagun egin omen dira finlandiarrak. Abesti ilunak azkarragoengatik aldatu dituzte, metal indartsuaren onuran. Taldearen aurpegi biziago bat eskaintzen du Wishmaster honek, eta aurreko lana bikaina izan bazen ere, azken honek aipamen berezia mereziko luke. 

Askorentzat taldeak plazaratutako diskorik honenaren aurrean geundeke, eta etorkizunean kaleratuko dituztuenetatik ere onena dela deritzote. Abestiek ezin gezurtatu halakorik.

Ez dago oharkabean pasatuko den kanturik. Eta horren errudun da Tarja Turunen abeslaria. Izan ere, bikain ari da bai abesti biziagoetan zein lasaietan. Gainera, berori laguntzen entzun daitezke bateria gogorra, gitarra-rifft indartsuak eta pasarte atmosferikoak. Borobila da, oso.

Eta ezin soilik abesti bat nabarmendu. Bai lanari izen ematen dion wishmaster, She is my sin edo The Kislayer indartsu eta arinak, eta bai Come cover me edo Dead boy's poem lasaiagoak askoren oroimenean geratuko direnak dira. Eta baita taldearen zein generoaren historian gogoratuko direnak. Eta ez hori bakarrik, nola ezta izango goraipatzekoa bada, eurovision song contest ekitaldira aurkeztu nahi izan zuten abesti bat daraman diskoa? Sleepwalker izan zen taldeak finlandia herrialdea ordezkatzeko aukeratu zuen abestia, bonus track bezala aurki daitekeena. Azkenik, hiru ataletan banatuta dagoen FantasMic kantutzarra. 

Taldearen ibilbideko onena ez dakigu, baina bai generoa indartu zuen lana. Taldearen norabide-aldaketa itzela, desberdina. Onena agian ez, baina bai onenetarikoa. Bai taldearen zein metal indartsu eta arina gogoko dutenentzat guztiz gomendagarria. 


- Abestirik onena/ Best song: FantasMic
- Puntuazioa/ Rating: 9.5/10