LEAVES' EYES - Meredead (2011)

Alemaniaren eta Norbegiaren arteko anaitasun honen laugarren albuma dugu Meredead, disko honetan behintzat bigarrenak gailendu diren arren. Izan ere, abesti gehienak daude norbegiarrez idatziak eta abestuak. Liv Kristine abeslaria norbegiarra baita.

Berezia izan da oso honentzat norbegiar ahots tradizioa eta folka lan honetan batzea. Eta horrek egin dezake diskoa erkargarri, metal aldetik eskastxo baitator. Agian Njord (2009) albumak langa altuegi jarri zuen eta guk gehiegi eskatu diogu honako honi. 

Folk estiloa lantzen da gehien bat Meredead lanean zehar, Spirits' Masquerade hasierako abestiak halakorik aitortzen ez badu ere. Izan ere, betiko estiloan hasten da albuma lehenengo kantu honekin, indartsu. Baina apaltzen doa jarraian, doinu ederrak eta ahots leunak gailenduz. Ez da metal generoan sar genezakeen album bat, abestiaren batek estiloa urratzen badu ere. 

Hala ere, doinu bikainak entzun daitezke eta gonbidatuak ere baditu lanari atmosfera vikingoa indartzen dituztenak. Mike Oldfield musikariaren To France abestiaren bertsioa litzateke kanturik komertzialena, entzunerraza, eta Velvet heart ere pareko, azken hau taldearen estilotik hurreago badago ere.

Metal zaleek ez dute aurreko diskoetako abesti esanguratsurik aurkituko, baina antzinako norbergiar tradizioan zuzen murgilduko dira. Abestiak lasaiak dira, anbiente ederra sortzen dutenak, eta lanen bat egiten gauden bitartean atzekaldetik entzuteko bikaina da. Desberdina, baina sentimentuz egina. 

- Abestirik onena/ Best song: Étaín
- Puntuazioa/ Score: 8/10