LEAVES' EYES - Symphonies of the Night (2013)

Irrikitan egon gara azken hile honetan Leaves' Eyesen lan berria noiz aterako. Izan ere, elementu asko eduki ditu disko bikaina izateko: Shakespearen ingelesa, Tchaikovskyren influentziak, istorio klasikoetako pertsonaiak eta Depeche Moderen adaptazioren bat.

Eta azken horri Liv Kristinen opera ahotsak gehituta Symphonies of the Night albuma daukagu oraingoan, plazaratu duten lanik ilunena dudarik gabe. Baina ez onena.

Ez dakigu zer gertatu den Njord (2009) kaleratu zutenetik. Meredead (2011) nahiko eskasa izan zen aurrekoaren aldean, eta azken honek hobekuntzak badakartza ere, ez dago lehenengoaren maila berean. Hala ere, Liven ahotsak inoiz baino indartsuago igarten dira eta abestiak betetzen dituzten melodiak ere helduagoak dira.

Abesti bakoitza istoria poetiko bati dago zuzenduta antza, eta Opheliak burutzen du. Hymn of the Lone Sands abestiak argi uzten du aldaketa handiko lana dela, zeinetan abesti bakoitzak elementu lasaiak eta gogorrak dituen, askotan zentzugabekeria ere urratuz. 

Orokorreak Symphonies of the Night lana ondo dago. Ez da plazaratu zituzten lehenengo diskoak bezain esanguratsua, baina doinu bikainak eskaintzen ditu eta badiogu Liven ahotsa aspaldian entzun ez dugun bezala ageri dela. Lan egokia egin dute, eta urteko albumik onenetarikoa litzateke. Hala ere, taldearen ibilbidea ikusita, asko desengainatu ere egingo zarete.

- Abestirik onena/ Best song: Symphony of the Night
- Puntuazioa/ Rating: 9/10